Archivo Diocesano Historico de Vitoria
SIGA-AKIS - SISTEMA INET DE GESTIÓN DE ARCHIVOS | ARTXIBOEN KUDETARAKO INET SISTEMA
Ondorengo aukerak ematen dizkizu SIGAk (Artxiboen Kudeaketarako Inet Sistema):

Sakramentu-erregistroak kontsultatu.
Beren fondoak AHDV-GEAHn gordeta dituzten Bizkaiko 210 parrokien sakramentu-liburuetan jasotako bataioen, ezkontzen eta hildakoen sakramentu-agirietatik ateratako hitzez hitzeko datuak dira. Eusko Jaurlaritzarekin izenpetutako hitzarmenari esker, bukatu da datuak ateratzeko prozesuaren lehenengo aldia eta beste bi aldi (2004-2005 eta 2006-2008) aurreikusita daude, Bizkaiko parrokietako 1481etik 1900era arteko sakramentu-erregistro guztiak sarean eskuragarri egon daitezen. Datu-basea inplementatu ahala, behar diren datuak bilatzeko aukerak gehitu egingo dira.
1900. urte osteko agiriei jagokenez, AHDV-GEAHren katalogoa kontsultatu pdfen edo web formulariotik.

AHDV-GEAHn utzi eta gordetako fondoen katalogo orokorra on line kontsultatu.
Fondoaren araberakoa izango da aurki dezakezun informazioa. Parrokietako fondoen informazio zehatza aurkituko duzu. Fondo irekiak izatean, dokumentazioaren zati bat oraindik parrokietan dago eta, kasu horretan, dokumentazioa transferitu gabe dagoela jakinaraziko dizugu. AHDV-GEAHra fondoak iristen diren neurrian, informazioa zabaldu egingo da. Deskribapen tresnetan agertzen diren arren, kontuan hartu beharrekoa da ez parrokietan, ez elizbarrutiko erakundeetan ezta AHDV-GEAHn ere, 75 urtetik beherako agiriak ezin direla publikoki erabili.

Sakramentu-erregistroen erreprodukzioa on line eskatu, datu zehatzak dituzulako edo gure datu-basean bidez aurkitu dituzulako,Kasu honetan, erabiltzaile bezala erregistratu beharko duzu, zure eskaerari behar bezala erantzun diezaiogun. Zure erabiltzaile-zenbakia eta klabea pertsonalak eta transferiezinak dira eta sisteman erregistratuta egoteak hainbat abantaila ematen dizu: eskaera berriak egin, zure eskaeren egoeraz kontsultatu eta AHDV-GEAHren ekitaldien informazio zehatza jaso. Elizbarrutiko erakundeek nahiz elizbarrutikoak ez direnek ere sistema hau erabil dezakete AHDV-GEAHri beren eskaerak egiteko.

INFORMAZINO GARRANTZITSUA
Urduña uriko parrokietako agiriak Gasteizko Eleizbarrutiaren Artxibo Historikoan dagoz. Beraz, sakramentu-erregistroen bilaketa hantxe egin behar da edo bere web orrialdearen bitartez.

babezlea:
Gobierno Vasco